Title: BELAR-HOSTOAK ("ESKAINTZAK" ; "PAUMANOK-ETIK ABIATU NINTZENEAN")

Author:WHITMAN WALT
Subject:POETRY
Source:
Download book:
Words Statistic:words statics
 

Number of words for page:
WALT WHITMAN

BELAR-HOSTOAK ("ESKAINTZAK" ; "PAUMANOK-ETIK ABIATU NINTZENEAN")

***********

AURKIBIDEA

Eskaintzak

Paumanok-etik abiatu nintzenean


***************


ZATOZ, ESAN ZUEN NIRE ARIMAK,
IDATZ DITZAGUN NEURTITZAK NIRE GORPUTZERAKO (BAKARRA BAIKARA),
HORRELA, HERIOTZAREN OSTEAN IKUSTEZIN ITZULTZEN BANAIZ,
EDOTA ASKOZ, ASKOZ BERANDUAGO, BESTE ESFERA BATZUETAN,
NIRE KANTUAK BERRIRO ZUZENTZEN BADITUT LAGUN-TALDE BATERANTZ,
(LURRAREKIN, ZUHAITZEKIN, HAIZEAREKIN, OLATU BIZIEKIN HORIEK DENAK EGOKITUZ),
ALAITASUN-IRRIÑO BAT BETI GORDE AHAL IZAN DEZADAN,
NIRE BERTSOAK ETERNALKI EZAGUTUKO DITUT; ZEREN, HEMEN ETA ORAIN,
ARIMAREN ETA GORPUTZAREN IZENEAN IZENPETZEN BAITUT, ETA NIRE IZENA JARTZEN DUT HORIEN AURREAN.

Walt Whitman



ESKAINTZAK




NI-ARI KANTATZEN DIOT

Ni-ari kantatzen diot: pertsona sinple, bananduari.
Hala ere, hitz demokratikoa ahoskatzen dut, Masa-hitza.

Burutik oinetarainoko fisiologiari, kantatzen diot nik,
Ez fisonomia bakartua ez burmuin bakartua dira Musaren duin;
Diot, ezen, Gorputz osoa duinagoa dela.
Emakumeari zein Gizonari orobat, kantatzen diet nik.
Grinaz itzela den Bizitzan -malgutasunez, indarrez,
Pozkarioz-, lege dibinoen arabera sortzen den ekintzarik askeenaren omenez.
Gaurko Gizonari kantatzen diot.

ISILEAN GOGOETAN ARI NINTZELA

Isilean gogoetan ari nintzela,
Nire olerkiak konpontzen, juzgatzen, berandutzen,
Badaezpadako itxurako Mamu bat altxatu zen nire aurrean,
Izugarria bere edertasunean, bere mardultasunean, bere indarrean
-Nazio zaharretako olerkarien jeinua-;
Eta sugarrak bezalako begiradak jaurtikiz,
Olerki hilezin asko hatzaz erakutsiz,
Eta ahots mehatxukorraz, Zein kantu da hori?, esan zuen,
Ez al dakizu hilezinak diren koblakarientzat gai bakarra dagoela?
Eta gai hori Gerra da, guduen adurra,
Soldadu perfektuen sorrera.

Hala biz, erantzun nuen.
Neuk ere, Itzal arranditsu hori, gerrari kantatzen diot -besteak baino luzeagoa eta handiagoa den gerra bati gainera-;
Gudua nire liburuan dago eta gora-behera asko ditu: ihesak orain, aurrerakadak jarraian eta atzerakadak azkenik, garaipena beti gerorako utzita, erabaki gabe
(Hala ere, gauza segurutzat -edota ia segurutzat- jotzen dut). Gudalekua
mundua bera da.
Hil edo bizi, Gorputzaren eta betiereko Arimaren alde,
Azkenik heldu naiz; borroken himnoa abesten dut;
Eta, batez ere, soldadu ...
Page: 1
 

Help

  • Select one or more words an get availables translation in Logos Dictionary.
  • Set the number of words for each page an refresh the content.
  • Go to begin of the document
  • Go to previous page
  • Go to next page
  • Go to the end of document
  • Libri.it

    CIOPILOPI MARZO 2024 – SULLA MORTE E SULLA VITATILÙ BLU VUOLE BENE AL SUO PAPÀAMICHE PER LA VITA - Nuova edizioneN. 225 MACÍAS PEREDO (2014-2024) MONOGRAFIA
  • Libri.it
  • Treccani