Title: ELUR-BISUTSA

Author:PUSHKIN ALEXANDER
Subject:POETRY
Source:
Download book:
Words Statistic:words statics
 

Number of words for page:
ALEKXANDR S. PUSHKIN

ELUR-BISUTSA

***********

Behorrak arin doaz
Muinoetako elurretan zehar,
Zelatari izango bailitzan
Tenplu bat altxatzen da bakardadean.
..........................................................
Halako batean, inguruan
Elur-maluten hegal-hotsa.
Belatz beltzak ustekabean
kolpatu du lera.
Haren negarrak zorigaitza dakar!
Tximist antzean behorrek
Iluntasuna begiztatzen dute
Zurdak laztuta.

YUKOFSKI

1811. urte bukaeran, guretzat hain gogoangarria den garai hartan, Nenaradova-n zuen lursailean Gavril Gavrilovich R*** izeneko gizon zintzoa bizi zen. Haren izaera abegitsua eta sinpatia zirela-eta, itzal ezin hobea zuen eskualde osoan; auzokoak sarritan etxera joaten zitzaizkion jatera, edatera, emaztearekin Boston-ean jokatzera (bost kopek-eko apostutan); eta haietariko batzuk, baita haren alabari begiratzera ere, Maria Gavrilovna-ri -hamazazpi urte besterik ez zituen neskato lirain eta zurbila-. Ezkongai egokitzat jotzen zuten, eta askok begiz jota zeukaten euren semeentzat edota eurentzat.

Maria Gavrilovna, frantses eleberriak irakurtzen hezita, maitemindurik zegoen. Haren bihotzeko aukeratua armadako alferiz gizagaixo bat zen, eta jaioterrian egun batzuk igarotzeko baimena zekarren. Ez dago esan beharrik neska antzeko grinaz maitatzen zuela, eta neska kuttunaren gurasoek, elkarrekiko sentitzen zuten grinaren berri izanik, alabari hartaz pentsatzea ere debekatu ziotela, eta kargutik baztertutako zerga-biltzaileari baino harrera txarragoa egin zioten.

Gure maiteminduek eskutitzak idazten zizkioten elkarri eta egunero elkar ikusten zuten pinudiko bakardadean edota kapera zaharraren aldamenean. Han betiereko maitasuna zin egiten zioten batak besteari, euren zorigaiztoko patuaz kexaka ari ziren eta mota guztietako planak egiten zituzten. Beraz, bai hitzez bai idatziz, honako ondoriora heldu ziren (txit erraz uler daitekeenez): bata bestea gabe arnasartzeko gai ez bagara, eta guraso krudelen borondateak gure zoriona eragozten badu, ez ote litzate posible izango haien baimena albo batera uztea? Esan beharrik ez dago zorioneko ideia hau jaun gazteari lehenik bururatu zitzaiola, eta primeran etorri zitzaiola Maria Gravilovna-ren irudimen erromantikoarekin bat egiteko.

Negua heldu zen eta elkar-ikusteei amaiera eman zien, baina orduan eskutizketaren maiztasuna areagotu egin zen. Vladimir ...
Page: 1
 

Others Books from the author..

Help

  • Select one or more words an get availables translation in Logos Dictionary.
  • Set the number of words for each page an refresh the content.
  • Go to begin of the document
  • Go to previous page
  • Go to next page
  • Go to the end of document
  • Libri.it

    LINETTE – COMPAGNO DI GIARDINOLA REGINA DELLE NIAGARA FALLSSOLVEIG. UNA VICHINGA NELLA TERRA DEGLI IROCHESICHI HA RUBATO LE UOVA DI MIMOSA?
  • Libri.it
  • Treccani