Title: GARAIPEN ODA - ITSASOKO ODA

Author:FERNANDO PESSOA
Subject:POETRY
Source:
Download book:
Words Statistic:words statics
 

Number of words for page:
FERNANDO PESSOA

"GARAIPEN ODA" ; "ITSASOKO ODA"

**********

AURKIBIDEA

Garaipen-Oda

Itsasoko Oda

***************

1

GARAIPEN-ODA

Lantegiko lanpara elektriko handiek ematen duten argi mingarriari:
sukarra dut eta idazten ari naiz.
Hortzak marraskatuz idazten dut, basapiztia naizela gauza hauen edertasunarentzat,
arbasoek zeharo ezezagun zituzten gauza hauen edertasunarentzat.

O gurpilak, o engranajeak, r-r-r-r-r-r-r eternala!
Makinismo amorratuen espasmo oldarkor eta geldiarazia!
Amorratuak nigan eta nigandik kanpo,
disekaturik dauzkadan nerbio orotatik,
sentitzeko balio didan guztiaren papila orotatik!
Ezpainak ditut lehor, o gaurko zarata izugarriok,
hurbilegi entzuten dizkizuedalako,
eta burua sutan daukat nire sentsazioak gehiegizko espresioz kantatu nahi dizkizuedalako,
-o makinok!- zuekiko dudan gehiegizko garaikidetasun hau!

Sukarti eta tropikoetako izadiari bezala motoreei begira
-burdinaz eta suaz eta indarrez egindako tropiko erraldoiak!-,
abesten dut, eta orainaldia abesten dut, eta baita iraganaldia eta etorkizuna ere.
Orainaldia iragan osoa eta etorkizun osoa delako
eta makinen eta argi elektrikoen barruan Platon eta Virgilio kausitzen ditudalako
soil-soilik aintzinatea benetakoa izan zelako eta Virgilio eta Platon gizatiarrak izan zirelako,
eta Alexandro Handiaren puskak -berrogeita hamargarren mendekoak agian-,
ehungarren mendeko Eskiloren burmuinetan sukarra izango zuten atomoak,
transmisio-uhal eta enbolo eta bolante hauetatik dabiltza,
orroaka, karraska, marmarka, zalapartaka, klanka-klanka,
gorputzari soberazko laztanak eginez (arimari, ordea, laztan bakarra).

A, nire burua guztiz adieraztea motore baten antzera!
Goitik behera makina bezalakoa izatea!
Bizitzan zehar arrakastatsu ibiltzea ibilgailurik berrienaren parean!
Guzti honetaz fisikoki nire baitan sartu ahal izatea, bederen,
nire baitakoa guztiz urratzea, zeharo irekitzea barrutik, belaki-antzeko bihurtzea
flora bikain, beltz, artifizial eta aseezin honek dituen olio-lurrin eta bero eta ikatz guztien aurrean!

Dinamika guztietako anaitasuna!
Tren kementsuei darien
burdinazko pirrika kosmopolitan
aktiboki parte hartzen duen amorru nahasia,
itsasontzietako zama-garratzaile-lana,
altzamaien bira lubriko eta motela,
lantegietako jendetza diziplinatua,
eta transmisio-uhalen xuxurla kuasi-isiltsu eta monotonoa!

Ordu europarrak, eraginkorrak, makinismoaren
eta zeregin baliagarrien artean lorakoz ...
Page: 1
 

Help

  • Select one or more words an get availables translation in Logos Dictionary.
  • Set the number of words for each page an refresh the content.
  • Go to begin of the document
  • Go to previous page
  • Go to next page
  • Go to the end of document
  • Libri.it

    GLI UCCELLI vol. 3SOLVEIG. UNA VICHINGA NELLA TERRA DEGLI IROCHESICHI HA RUBATO LE UOVA DI MIMOSA?LINETTE – COMPAGNO DI GIARDINO
  • Libri.it
  • Treccani